NAFARROAKO TALDEKAKO XAKE TXAPELKETA.

 

 

 

            Egunak:

 

            2012ko urriaren 13an, 20an eta 27an eta azaroaren 3an, 10ean, 20an eta 27an. Igotzeko edo mantentzeko kanporaketak: 2012ko abenduaren 1ean. Larunbatak dira.

 

            Ordutegia:

 

            Arratsaldeko 4 t’erdietan hasiko dira partidak.

 

            Tokiak:

 

            Taldeen lokalak. Talde bakoitzak etxeko partidak jokatzeko lokala izanen du.

 

            Azkeneko txanda toki berean izanen da, ahal bada. Nafarroako Xake Federakundeak aukeratuko du lekua.

 

            Izen ematea:

 

            Nafarroako Xake Federakundean (Iruñeko Paulino Caballero kalea, 13 – 2).  Helbide elektroniko honetan: “info@fnajedrez.com”. Telefono honetan: 948 22 96 20.

 

            Baita ere Nafarroako Xake Federakundearen web orrian jarritako bitarteko informatikoen bidez.

 

Izena emateko azken eguna: 2012ko urriaren 9an (arratsaldeko ordu bata eta erdietan). Asteartea da.

 

            Joko erritmoa:

 

            90 minutu partida amaitzeko, gehi 30 segundo jokaldiko.

 

Taldeekiko harremanak:

 

            Nafarroako Xake Federakundearen web orri eta posta elektronikoaren bidez. Paperaren bidez ere bai, taldeak posta elektronikorik ez badu.

 

            Neurketen tokia, eguna edo ordua aldatzea:

 

            Horrelako aldaketa eska dakioke Torneoko zuzendariari, aurkariaren adostasuna lortu ondoren. 48 orduren aurretik egin beharra dago.

 

            Azkeneko bi txandetan edo igotzeko/mantentzeko kanporaketan ez dago hori egiterik.

 

            Ez agertzea:

 

            Partidara azaltzeko denbora ordu erdikoa da. Denbora hori igarota, ez aurkeztutzat hartuko da jokalaria.

 

            Arrazoirik gabe ez agertzeak taldearen kanporaketa eraginen du. Bere jokalariek beste talde batean jokatzerik ez dute izanen.

 

            Talde bat kanporatua bada, bere emaitzak ez dira kontutan hartuko. Beste taldeak ez kaltetzeko, Maila Nagusian arau hau osorik edo hein batean ezaba dezake Lehiaketa eta Kirol Diziplina Batzordeak. Lehenengo Mailan eta Bigarren Mailan ezaba daiteke, klub bereko beste talde bat onuradun bada.

 

            Jokalarien zerrenda:

 

            Jokalarien ordenaren zerrenda eta kapitainaren izena Nafarroako Xake Federakundeari emanen zaizkio izena emateko epean. Gutxienez 8 jokalari izanen dira Maila Nagusian, 6 Lehenengo Mailan eta 4 Bigarren Mailan.

 

            Jokalariak FIDE eloaren arabera jarriko dira. Ez badute, orduan FEDA eloaren arabera. Gainontzekoak, kapitainaren irizpidearen arabera.

 

            Klub batek dituen taldeetako jokalari guztiak zerrenda bakar batean izanen dira, zein taldetakoak diren adierazita

 

Jokalari gehiago sar daitezke behin Txapelketa hasita, lau txanda jokatu ez badira. Jokalari berriak jokatu ahal izateko aurreko asteleheneko 14 orduak baino lehen fitxatua izan behar du. Lehenengo txandan jokalari berririk jartzerik ez dago.

 

            Neurketa batean gehienez 3 jokalari igo daitezke. Laugarrena ere bai, 18 urtez azpiko mailakoa bada eta FIDE eloko (edo FIDErik ez badu, FEDA eloko) 2.000 puntu baino gehiago ez badu.

 

            Goiko mailan bi aldiz jokatuz gero, beheko taldera ezin da jaitsi.

 

            Akta:

 

            Kapitainek Akta osatuko dute. Lehenengo mahaian zuriekin jokatzen duen taldeko kapitainak datuak jarriko ditu lehenbizi.

 

            Neurketako partidak hasteko, taldeko jokalarien erdiek jarrita egon behar dute Aktan. Bestela, partida guztiak galtzen ditu eta lehian ziren puntuen erdiak kenduko zaizkio zigor gisa.

 

Neurketaren hasierako unean Akta osatu ez bada, horren erantzukizuna duen taldearen erlojuak abian jarriko dira.

 

            Talde bati, edozein arrazoirengatik, jokalari bat edo gehiago falta bazaizkio, azkeneko mahaia edo mahaiak hutsik utzi beharko ditu. Hutsik utzitako mahai bakoitzeko puntu erdiko zigorra jasoko du.

 

Jarritako jokalari bat ez bada agertzen, bere taldeak mahai horretatik aurrera puntu guztiak galduko ditu eta puntu bateko zigorra jaso. Indar handiko arrazoia gertatu bada (istripuak, gaixotasunak, gertaera naturalak), zigor horiek ez dira aplikatzen, kapitainari ez agertzea jakinarazteko modurik izan ez bada.

 

Araudia:

 

            FIDE arauen arabera jokatuko da.

 

 

 

MAILA NAGUSIA.

 

 

 

            Joko sistema:

 

            Liga, zortzi talderekin. Klub bereko bi talde izaterik ez dago. Zortzi mahaitan jokatuko dira neurketak.

 

            Salneurria:

 

60 euro (gehi 30 euro fidantzarako).

 

            Jaitsierak:

 

            Azkeneko taldea jaitsiko da eta azken aurrekoak mailari eusteko kanporaketa jokatuko du Lehenengo Mailako bigarrenaren aurka (sei mahaitan).

 

 

 

LEHENENGO MAILA.

 

 

 

            Salneurria:

 

45 euro (gehi 30 euro fidantzarako).

 

            Joko sistema:

 

            Sei mahaitan jokatuko dira neurketak. Bi multzo eginen dira (6 talde multzo bakoitzean). Lehenengo fasea Liga izanen da (5 txanda).

 

            Ondoren, finalerdiak izanen dira. Multzo bakoitzan postu berean sailkatutako taldeek euren artean jokatuko dute. Lehenengoen arteko dematik aterako da Lehenengo Mailako txapelduna. Azkenekoen arteko dematik aterako da Lehenengo Mailako azkena.

 

            Finalak izanen dira ondoren, gainontzeko postuak zehazteko. Titulurako borroka galdu duenak bigarrengoen arteko demako irabazlearen aurka jokatuko du bigarren postuaren bila. Eta horrela, postu guztiak zehaztu arte.

 

            Igoerak eta jaitsierak:

 

            Lehenengo sailkatua Maila Nagusira igoko da. Bigarrenak igotzeko kanporaketa jokatuko du Maila Nagusiko azken aurrekoaren aurka (sei mahaitan).

 

            Azkeneko taldea Bigarren Mailara jaitsiko da. Azken aurrekoak mailari eusteko kanporaketa jokatuko du Bigarren Mailako bigarrenaren aurka (lau mahaitan).

 

 

 

BIGARREN MAILA.

 

 

 

            Salneurria:

 

35 euro (gehi 30 euro fidantzarako).

 

            Joko sistema:

 

            Zortzi talde edo gutxiagok parte hartzen badute, Liga izanen da. Bestela, sistema suitzarra erabiliko da. Lau mahaitan jokatuko dira neurketak.

 

            Neurketen tokia, eguna edo ordua aldatzea:

 

            Hasieran etxeko partidak igande goizeko 10etan jokatzeko asmoa adierazi bada, orduan joka daiteke data eta ordu horretan, Ligako azkeneko bi txandetan eta igotzeko kanporaketan izan ezik.

 

            Igoerak:

 

            Lehenengo sailkatua Lehenengo Mailara igoko da. Bigarrenak igotzeko kanporaketa jokatuko du Lehenengo Mailako azken aurrekekoaren aurka (lau mahaitan).

 

            2012-09-28.

 

                Iturria: Nafarroako Xake Federakundea.